XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ELKARRIZKETA

JOSU UNANUE: Antzezle izatera behartuta gaude

Josu Unanue Bermeoko HIESaren aurkako T-4 elkartearen sortzaile SORTZAILE.-Sor(tu)+tzaile. Fundador/a. -TZAILE atzizkiak egilea adierazten du. Esate baterako: saltzaile, banatzaile, galdetzaile da.

Elkarte horrek herriaren babesarekin sei urtean gaitz GAITZ.- Eritasuna, gaisotasuna. Enfermedad. hori etxe barruetatik ateratzea lortu du.

Geroztik, bermeotarren elkartasuna eredu da Euskal Herrian zein kanpoan.

Nautikako eskolak eman ondoren Bilboko T-4 egoitzan EGOITZA.- Sede. elkartu gara.

Antzezle onenak geu gara esan digu elkarrizketan, beren arazoa gorde eta mozorrotu MOZORROTU.-Disfrazar. beharrean daudelako.

Baina Josu ez da ezer gordetzekoa EZ DA EZER GORDETZEKOA.- Ez da ezer gordetzen dutenetakoa. No es de los que esconden algo..

Agerian utzi ditu beren arazoak, beren sentimentuak, beren salaketak.

HABE.- Hiru sendagai SENDAGAI.- Botika, erremedioa. Medicina. elkartuta HIESa sendatu ez, baina gaitz kroniko bihur daitekeela esan dute Washingtongo Biltzarre batean.

Nola hartu duzu berria BERRI.- Albistea. Noticia?

JOSU UNANUE.- Sarritan azaltzen dira horrelako berriak komunikabideetan, tratamendu berri bat dagoela eta.

Baina nik uste dut oraindino azkarregi gabiltzala.

Adibidez, HIESaren beraren eboluzioa ikusita, 15 urtetan badakigu zerbait, baina sarritan asko bageneki bezala BAGENEKI BEZALA.- Jakingo bagenu bezala. Como si supiéramos. hitz egiten dugu.

Txertoekin TXERTO.- Vacuna hasten direnean frogak egiten, emaitzak EMAITZA.- Ondorena. Resultado ez dira jakiten handik hamabost urtera arte, aurretik pausu batzuk eman behar direlako.

Lehenengo pausua izaten da 100 pertsonarekin txertoa probatzea, gero 1000 pertsonarekin, gero igoal 5000 pertsonarekin, laugarrena 100.000 pertsonarekin eta azkenekoa da gizarte guztira zabaltzea.